GGT

zer da?


Enpresen mundua gustuko duzu eta gaitasuna duzula uste duzu?

5 pertsonako talde bat osatu eta izena eman hemen

Etorri zure taldearekin #gazteGOTalent jardunaldira

Ebatzi eraikinean aurkituko dituzuen 6 erronkak

Irabazi Bartzelona edo Madrilen asteburu bat pasatzeko bidaia

Aurreko edizioak


Lehiaketaren oinarriak


Zer da GGT?

Escape room bat da, talde bakoitzak enpresa munduarekin lotuta dauden hainbat erronka, dilema eta desafiori aurre egin beharko dion joko bat da. Erosi, saldu, inbertitu, negoziatu, … Bakoitzak bere erabakiak hartu beharko ditu hurrengo fasera pasatzeko! 5 espaziotan banatutako escape room batetan pasatuko duzue goiza, 10 minutu izango dituzue espazio bakoitzetik irtetzeko. Tik-tak. tik-tak… Madril edo Bartzelonara bidaia bat dago jokoan!

Nori zuzenduta dago?

Bigarren batxilergoko eta goi mailako zikloetako bigarren mailako ikasleei.

Noiz eta non?

Otsailak 7 @ Bilbao Berrikuntza Faktoria (BBF)

Martxoak 6 @ Tabakalera Donostia

Zergaitik parte hartu?

Enpresen mundua eta ideia berriak sortzea gustuko baduzu. Gaitasuna duzula uste baduzu eta zure taldearekin batera frogan jartzea gustatuko balitzaizu. Saria Madril edo Bartzelonan asteburu bateko egonaldia delako, zuk eta zure taldekideek aukeratutako kontzerturako sarrerarekin!

#GAZTEGOTALENT 2020an parte hartu nahi duzu?


EMAN IZENA ORAIN!

#GGT ANTOLATZAILEAK


ADE DUALA

myGADE alternantzia formatuan eskaintzen den enpresen administrazio eta zuzendaritzako gradu bakarra da. Ikaste eredu hau estatu mailan aitzindaria da eta ikasleari konpetentzia desberdinak eskuratzeko aukera ematen dio, bai enpresan eta bai unibertsitatean.

Gure ikasleak 1. kurtsotik 4. kurtsora benetako enpresa batean lan egiten dute, horrela ikaste kurba bat  garatuz hitzarmenak ditugun 300 enpresa baino gehiagotan eta gradua amaitzean 4 urteko lan esperientzia izanez.

Enpresen mundua gustuko duten eta esperientzia lehen pertsonan bizi nahi duen jendea aurkitzen dugu, animatzen zara?

Aurreko edizioan parte hartu zuten erakundeak